"Egungoa bezalako testuinguru batean, gazteak zinemetara ia joan ere egiten ez diren honetan, sare sozialetako ikus-entzunezko edukiak dira gehien kontsumitzen direnak eta horiek biltzen dituzten plataforma digitalak makina txanponjaleen logika berberarekin diseinatuta daude; erraza da derrotismoan eta nostalgian erortzea. Hala ere, baikortasunerako arrazoiak ere badaude."
(Xabi Ortiz)
Aurten gurekin izan ditugu unibertsitateko irakasleak, ekoizleak, zinemagileak eta aktoreak
Foroaren akta PDFan
Laburpena eta ondorioak. X. Zinema eta hezkuntzari buruzko foroa
"Moduek, egiteko eta irakasteko metodologiek, eragin handia dute ikasleengan. Horregatik zinema hezkuntzarako tresna gisa erabiltzeko interesa eta konbentzimendua, lehenik eta behin, irakasleek izan behar dute. "
(Alaitz Sasiain)
Zinearen eta hezkuntzaren inguruko foroa hausnarketa espazioa da, non beti pertsona interesgarriak entzuten ditugun
Begiradak Nazioarteko Zinemaldi Amateurra 2024. Zinea eta Hezkuntza foroa
Zinemak ideiak transmititzeko bitarteko gisa duen indarraldiari buruzko foroa. Tabakalerako 2deo espazioan ospatua.
Xabi Ortiz, 2024ko Foroko moderatzailea
"Zinemak erradikaltasun bat du eta ez du zentzu bakarra. Curriculuma eraldatu behar da ikasleek beste gauza batzuekin konekta dezaten: zinema esperientzia gisa erabili, esperientzia espontaneo gisa; hausnarketarako guneak ireki. Gaur egun zinema normalizatu egiten da, eta hori ez da bidea."
(Iván Bustunduy)
Iván Bustunduy, zinemagilea
Alaitz Sasiain, EHUko irakaslea
"Zer eta nola kontsumitzen dugun estuki erlazionatuta dago gozamen sentimenduarekin. Zergatik ikusten dugu zinema?"