Parte hartzeko oinarriak

Begiradak zinemaldi AMATEUR bat da. Zinema amateurra diogunean, esan nahi dugu autorearen lanaren testuingurua ez dela profesionala, ikerketarako gune bat dela, bilaketarako espazio bat, irabazi asmorik gabekoa, zinemarekiko maitasun hutsagatik, hezkuntzarako, aldarrikapenerako edo ideiak helarazteko tresna bat dela jakinik.

Testuinguru ez-profesional horren esparruak eskolak, komunitateak, kolektiboak, aldarrikapenerako guneak zein gizartearen errealitatearen erretratuak izan daitezke.

Ezin dute parte hartu ikus-entzunezkoen alorreko kolektibo profesional, zinema-eskola edo ikus-entzunezko fakultateek.

Nazio nahiz nazioarte mailako kolektibo, ikastola, ikastetxe, BHI, elkarte eta autoreek parte hartu ahal izango dute.

Lanak edozein hizkuntzatan aurkez daitezke, baina euskarazko, gaztelaniazko edo ingelesezko azpi tituluak eduki beharko dituzte, baldin eta hiru hizkuntza horietako batean eginda ez badaude.

Filmek, gehienez, 30 minutuko iraupena izango dute.

Nahi beste lan bidali ahal izango dira, baldin eta 2020ko urtarrilaren 1a baino geroagokoak badira.

Antolakuntzak eskubidea izango du zinemaldian parte hartuko duten lanak aukeratzeko.

Grabaketa orijinalek behar bezala ulertu ahal izateko gutxieneko irudi- eta audio-kalitatea eduki beharko dute. Baldintza hori betetzen ez duten lanak kanpoan geratuko dira.

IZEN-EMATEA Festhome plataformaren bidez egingo da.

Edonola ere, plataformarekin zailtasunen bat baldin baduzu, mesedez, idatzi begiradakfestival@ikertze.net helbidera.

Lanak aurkezteko derrigorrezko formatuak honako hauek izango dira: MPGE2 .MPEG4 .MOV .AVI

Izena emateko garaian, erantsita, obraren 2 fotograma .jpg edo .png formatuetan bidali beharko dira.

Zinemaldiak parte hartu ahal izateko 7 profil ditu, ez derrigorrez baztertzaileak euren artean, eta izena ematerakoan, autoreak adierazi beharko du zeinetan parte hartuko duen. Zinemaldiak errespetatu egingo du egindako hautaketa, baina eskubidea izango du beste kategoriaren batean sartzeko, egoki baderitzo. Kategoria bakoitzari sari bat dagokio, Iñigo Aristeguiren eskultura bat.

Honako hauek dira kategoriak:

  1. Lehen hezkuntzako ikasleek egindako eta publiko horri zuzendutako film laburrak. 6 eta 12 urte bitarteko ikasleak.
  2. Bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleek egindako eta publiko horri zuzendutako film laburrak. 12 eta 18 urte bitarteko ikasleak.
  3. Helburu komun baterako elkartutako kolektibo, elkarte edo komunitateek egindako film laburrak, kolektibo horri dagokion gai bat lantzen duena.
  4. Autoreek bakarka egindako film laburrak, modu independentean eskola batean, kolektibo batean…
  5. Aniztasun funtzionala duen pertsonaren bat duen kolektibo nahiz bakarkako autoreen film laburrak.
  6. Animaziozko film laburrak.
  7. Giza eskubideekiko errespetua bereziki goraipatzen duten film laburrak.

Lanak bidaltzeko epea 2022ko maiatzaren 1etik irailaren 15era da.